ALGORRIETARAKO IBILALDIA (Zumaia)

Aurreko Ekainean Zumaiako baliabide naturalen interpretazio zentrora, Algorrira, irteera antolatu genuen.

Erakusketaren bisitan zehar  zentroko monitoreek Zumaiako ekosistemak azaldu zituzten.  Erakutsitako fosilak zein Flyscharen itsaslabar ikusgarriak deitu zuten bereziki gure arreta.Geruza  bigun (batez ere margak) eta gogorrak (kareharriak gehien bat) txandakatu egiten ziren. Horrez gain,  garai geologiko desberdineko lekuak ikusi genituen.

Horrez gain, geruza asko bertikalki egotearen kausa, Tertziarioan izandako Lurraren barneko mugimenduengatik  dela azaldu ziguten.

Gero, irteera gidatu eta konbinatua (oinez eta itsasontziz) jarraituz,  Zumaiako aberastasun geologiko eta dibertsitate biologikoa hobeto ulertu ahal izan genuen, ondo pasatuz eta paisai ikusgarriaz gozatuz.

2017-03-24T20:07:30+00:00

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies