Dekalogoa 2017-03-24T17:33:42+00:00

Dekalogoa

 ADIMEN GAITASUN HANDIKO IKASLEAK ARTATZEKO BEHARREZKO NEURRIEN DEKALOGOA

  1. Adimen Gaitasun Handien definizio argi bat estatu mailan.
  2. Identifikazio goiztiarra arreta goiztiarra eskaintzeko.
  3. Beharrezkoak diren baliabide eta bitartekoak jarri.
  4. Neurri pedagogiko zehatzak ezarri, Adimen Gaitasun Handiaren espezifikotasuna kontuan hartuko dutenak eta Heziketa Behar hauek beteko dituztenak:
    • Ikasteko motibazioanino-superdotado2
    • Sormena
    • Disinkronia
    • Ikasteko bizkortasuna
    • Heldutasun goiztiarra
    • Hipersentsibilitatea
    • Perfekzionismoa
    • Hiperaktibitate mentala
    • Biribiltasuna (iraunkortasuna erabakietan)
  5. Formakuntza plan espezifikoa Adimen Gaitasun Handia dutenekin lan egin behar duten profesionalentzat.
  6. Denboran zehaztu hezkuntza zentruak egin beharreko egokitzapenak Gaitasun Handiei dagozkien Behar Berezien antolakuntza eta planifikazioan, eta baita hartutako neurrien egokitasuna aztertzeko programa baten zehaztapena ere. Ikastetxeetan neurri eta egokitzapen hauek ezarri bitartean, lurralde guztietan erreferentzia diren zentruak eskainiko dira (era boluntarioan joateko aukera eskainiz).
  7. Arauketa bat sortu, musika, hizkuntza eta bestelako ikasketa ofizialak sistema ofizialaren barruan eskaintzeko, eta adin muga ez dadila izan baldintza hauetara sarbidea izateko. Era berean, arautu Adimen Gaitasun Handiko haurrek unibertsitate ikasketetara sarbidea izan dezaten, betiere formakuntza gehigarri moduan eta jasotako kalifikazioa gordez. Horretarako, adina ez den bestelako sarbide irizpideak erabili beharko dira.
  8. Familien informazio eskubidea bermatu, eta familien ordezkaritza direnekin elkarlan bideak ezarri.
  9. Lurralde mailako Adituen Komitea sortu, Adimen Gaitasun Handikoen Artatze Plan Integral bat egiteko, Kontseilaritza guztiek aintzat hartuko dutena. Komite honetan parte hartuko dute ikasleen heziketan esku hartzen duten kolektibo guztien ordezkariek.
  10. Arautegian beharrezko aldaketak egin beharko dira, Planean zehazten diren neurriak gauzagarriak izan daitezen, Adituek ezartzen dutena kontuan hartuz.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies