Gaitasun handiko haurrak ikasgelan

Liburuxka honen helburua gaitasun handiko haurrei buruzko oinarrizko informazioa eskaintzea da. Garrantzitsua da jakitea ez dagoela gaitasun handiko haur eredu bakarra. Aparteko adimena duten haurrek multzo hetereogeneoa osatzen dute; hortaz, hezkuntza-erantzuna kasu jakin bakoitzari egokitu behar zaio, eskola inklusiboaren baitan ikaslea erabat gara dadin.

Euskal Autonomia Erkidegoak 341.723 ikasle ditu Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, DBHn, Lanbide Heziketan eta Batxilergoan (EUSTATen 2010/11ko datuak). Hezkuntza Ministerioaren arabera, ikasleen %2–%5ek du adimen gaitasun handia. Portzentaje horiek gurera ekarriz gero, Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza sistema ez unibertsitarioan 6.800-17.000 ikasle artean adimen gaitasun handikoak direla esan nahi du. Haur horien ikasteko modua berezia da, eta hezkuntza behar berezi horiei erantzuteko hainbat neurri indarrean jartzea derrigorrezkoa bada ere, errealitate honi buruzko ezjakintasunak, mitoek, eta estereotipo faltsuek oztopatu egiten dute askotan erantzun egokia eskaintzea. Adimen gaitasun handiko haurrek nola ikasten eta sentitzen duten hobe jakinez gero, horri buruzko informazio gehiago izanez gero, ateak zabalduko genizkieke sormenari, ezaguerari, logikari eta hausnarketari, horiek baitira haur hauek bizitzako arlo guztietan erabiltzen dituzten elementuak: harremanetan, ikasteko garaian, jolasean, kiroletan…

Artxibo erlazionatuak

Deskargatu pdf-a 

[3.759,78 kb.]

2017-03-24T20:01:25+00:00

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies