Egindako bisita gidatuan, Katedral gotikoaren eraikuntzari buruzko ezagutzan sakondu ahal izan genuen. Vitoria-Gasteizko Santa Maria Katedralaren eraikuntza-faseak, mendeetan izan dituen arazoak, egin diren ikerketa-lan arkeologikoak eta arkitektonikoak eta etorkizuneko proiektuak azaldu zizkiguten”.

Eraikina oso-osorik ikus i ahal izan genuen, zimenduetatik hasi eta hainbat mailetara arte, zimenduak indartzeko Katedralaren zoru berria eraikitzeko erabilitako hargintza-lanen bilakaera ere jarraituz.

Katedralaren elizpean egindako zaharberritzea ikusi genuen ere.

Dorretik, Arabako lautadaren ikuspegi zoragarriaz gozatu ahal izan genuen.