Nortzuk gara 2017-03-24T18:02:12+00:00

Nortzuk gara

Aupatuz adimen gaitasun handiko seme-alabak ditugun familiek osatutako elkartea da

[one_half last=”no”]
Elkartekideen helburu nagusia gure seme-alabak zoriontsu izatea da. Horretarako, oso garrantzitsua da beren alderdi emozionala, intelektuala, eta soziala orekaz garatzea, alderdi guztiak kontuan hartuz

Gure eskakizuna

Adimen gaitasun handiko ikasleen ikasketa prozesuak haur eta gazte hauei laguntza espezifikoa eskaintzea eskatzen du, LOE-k (2006) aitortu bezala. Euskal eskola inklusiboak aniztasunari erantzutea helburu duenez, homogeneitatea iraunarazten duten hezkuntza eredu tradizionalak berrikusteko eta aldatzeko lan egiten dugu Aupatuzen.

EAE-ko hezkuntza sistemak aniztasunari egoki erantzuteko hezkuntza eredu berriak sustatu behar ditu eta, honez gain, hezkuntza lehen etapetatik adimen gaitasun handien detekzio sistematikoa egiteko mekanismoak ezarri behar ditu adimen gaitasun handiko neska-mutilei orain arte ukatu zaien hezkuntza erantzuna eskaini ahal izateko.
[/one_half]

[one_half last=”yes”]

Zenbat dira

Euskal Autonomia Erkidegoan 355.737 ikasle daude matrikulatuta Haur, Lehen, Bigarren Hezkuntzan, Lanbide Heziketan eta Batxilergoan (EUSTAT, 2012-13 ikasturtea).

Ikasle hauetatik zenbat dira adimen gaitasun handikoak? Portzentaiak aldatu egiten dira adimen gaitasun handia definitzeko erabiltzen diren irizpideen arabera.

Espainiako Hezkuntza Ministerioaren arabera, ikasleen %2-5 artean adimen gaitasun handikoak dira. Datu hauen arabera, EAE-an, 7.000 eta 17.800 artean egongo litzateke adimen gaitasun handiko ikasleen kopurua. Nahiz eta gai honetan aditu diren hainbat ikerlarik portzentai altuagoak proposatzen dituzten, hala nola %10 (Gagné) eta %15-20 (Renzulli).

Azpimarragarria da ofizialki 145 adimen gaitasun handiko ikasle zeudela identifikatuta EAE-an 2012. urtean
[/one_half]

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies