Ohiko galderak 2017-03-24T18:03:15+00:00

Ohiko galderak

Adimen handien kasuan, nolako neurriak hartu ahal ditu ikastetxeak? 2016-03-17T19:03:50+00:00

Adimen handiak detektatu ostean, ume edo nerabearen beharretara irakaskuntza egokitzeko parte hartu behar du ikastetxeak. Printzipioz, gelaren barneko ohiko neurriak hartu ahal dira, orientazio-saileko langilearekin batera tutoreak hitzartu dituena. Gelan zailtasun-maila desberdinak sortzean datza, hurrengo ikasturteko edukiak sartu gabe.  Aberaste neurri hauek adimen handikoentzako ez daude soilik pentsatuta, errendimendu handikoentzako ere baliagarria dira.

Gerta daiteke neurri hauek hartu arren,  adimen handiko ikasleak hain trebetasun-maila erakustea non gomendagarria izan daiteke hurrengo ikasturteko edukiak sartzea. Kasu honetan, Berritzeguneko baimena beharko zen ikasgai baten edo batzuetan egokitzapen curricularra  egiteko.

Horrez gain, haien ikasturteko edukiak garbiki menperatzen dituzten ikasleak aurki ditzakegu, goragoko mailan egoteko heldutasuna erakusten dutenak. Kasu hauetan neurririk egokiena azelerazioa litzateke.

Seme edo alabarengan adimen handiak susmatzen baditut, zer egin behar dut? 2016-10-19T13:21:59+00:00

Aupatuzen adimen handien detekzioa garrantzitsua dela uste dugu, batez ere seme-alabek nola ikasten duten eta zelan sentitzen diren ulertzeko, askotan ulertu ezinaren sentimenduan jatorria duten jarrerak zuzentzen saiatzen garelako. Eta, beste ezer baino lehenago, desberdinak izatearen arrazoia ezagutzea garrantzitsua delako kudeatzen ikasteko.

Susmoaren aurrean, bi bide daude:

  1. Psikologo kliniko batengana joan, ebaluatu dezan. Gai honetan aurretiko esperientzia izatea garrantzitsua da, ez bait da “positibo” edo “negatiboa” soilik komunikatu behar, baizik eta orientabide zein pauta batzuk eskaintzeko. Geroxeago, txostenaren kopia familiak tutoreari eman beharko dio, zeina zentroko orientazio-saileko langilearekin batera, eta familiari esanda, umearen edo nerabearen beharrak kontuan izateko neurri egokiak hartu beharko dituzte. Batzuetan ez da beharrezkoa Berritzeguneko aholkularien parte hartzea.

 

  1. Tutorearekin harremanetan jartzea zuzenean. Batzuetan, ikastetxeko orientazio-saileko langileak egin ahal dio bere ahalmen-ebaluazioa. Beste batzuetan ikastetxea harremanetan jartzen da Berritzegunearekin, zeinak aholkulari bat bidaltzen duen ebaluazio hori egin dezan. Kasu hauetan, psikologo pribatura joatean baino parte hartzea txikiagoa izango du familiak, Berritzeguneko eginkizuna ikastetxeari aholkua ematea delako, ez familiari.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies