Gure egitekoa 

niña con pizarra detrasGaitasun handiko haurrekin:

  • Tailerrak eta heziketa programa bereziak, eskola eremuan nekez aurkituko dituzten erronka eta pizgarriak eskaintzeko.
  • Aisialdi eta kultur ekintzak, elkar ezagutzeko.

Familiekin:

  • Informazioa eta aholkularitza hainbat gairen inguruan: heziketa, ikastetxetan ditugun eskubideak, garapen emozionala eta soziala…
  • Aholkularitza detekzio prozesuan eta informazioa Gaitasun Handiko haurren ezaugarri eta beharren inguruan.
  • Formakuntza ekintzak eta tailerrak gurasoentzat (guraso eskolak, hitzaldi zikloak…) adituekin, Gaitasun Handiari dagozkien hainbat arlo ezagutarazteko.
  • Aisialdi ekintzak familien arteko topaguneak eta esperientzia trukeak ahalbidetzeko.
  • Aupatuz dibulgazio aldizkaria argitaratzen dugu, gaitasun handia duten haur eta gazteen ezaugarri eta behar emozional, intelektual eta sozialen berri emateko.

Ikastetxeak:cubo rubrik

  • Formazio eta zabalkunde saioak (hitzaldiak, jardunaldiak, konferentziak, tailerrak, mintegiak…)
  • Aholkularitza: bibliografia, baliabide pedagogikoak, material espezializatua,…
  • Aupatuz dibulgazio aldizkariaren bidalketa, askotan hain ezagunak ez diren Gaitasun Handiaren oinarrizko jakitekoak zabaltzeko.