Monthly Archives: October 2015

//October

Gaitasun handiko haurrak ikasgelan

Liburuxka honen helburua gaitasun handiko haurrei buruzko oinarrizko informazioa eskaintzea da. Garrantzitsua da jakitea ez dagoela gaitasun handiko haur eredu bakarra. Aparteko adimena duten haurrek multzo hetereogeneoa osatzen dute; hortaz, hezkuntza-erantzuna kasu jakin bakoitzari egokitu behar zaio, eskola inklusiboaren baitan ikaslea erabat gara dadin. Euskal Autonomia Erkidegoak 341.723 ikasle ditu Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, DBHn, [...]

Gaitasun handiko haurrak ikasgelan2017-03-24T20:01:25+00:00

Hezkuntza orientabideak. Adimen gaitasun handiko ikasleak

Agiri hau Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzaren enkarguz prestatu da, eta azken urteotan Hezkuntza Sailak bultzatu duen Eskola Inklusiboaren printzipioei erantzuten die. Eskola Inklusiboaren arabera, aniztasunaren trataera da kalitatezko hezkuntza sistemen oinarrizko ardatzetako bat. Artxibo erlazionatuak Deskargatu pdf-a [1.709,32 kb.]

Hezkuntza orientabideak. Adimen gaitasun handiko ikasleak2017-03-24T20:03:14+00:00

Adimen gaitasun handiko ikasleen hezkuntza. Jarduera-plana

EAEko Hezkuntza Sailak 2012ko apirilean aurkeztutako Plan Estrategikoaren arabera, aniztasunak hainbat motatako erantzunak behar ditu, erantzun orokorrak eta, aldi berean, erantzun propioak, ikasle guztiek beren gaitasunak garatzeko eta DENEK eskola arrakasta zein norbanakoaren arrakasta lortzeko. Hezkuntzaren inklusio-ikuspegiaren asmoetako bat da bide berritzaile eta ordezkoak jorratzea eskolako praktikak eraldatzeko, eta hala, ikasle guztien bai eta adimen [...]

Adimen gaitasun handiko ikasleen hezkuntza. Jarduera-plana2017-03-24T20:03:42+00:00

FORMAKUNTZA-IKASTAROAK

Adimen gaitasun haundiko aurren detekzio eta harretari buruzko ikastaro berria. 2 modulu: Detekzioa I: 4 ordu (2 egun, bakoitzean 2 ordu) Esku-Hartzea I: 6 ordu (3 egun, bakoitzean 2 ordu) Irakasle klaustroei zuzendua. Kasu praktikoen azterketa ere lantzen du. Alderdi emozionalari garrantzi berezia. + info: aupatuz@gmail.com

FORMAKUNTZA-IKASTAROAK2017-03-24T20:06:16+00:00

MENDARO ETA LASTURRERA IRTEERA

Mendaron 1850. urtean egindako txokolate lantegia bisitatu genuen. Gaur egun orduko errota bera erabiltzen jarraitzen duen familia berarena da, edateko txokolatea egiteko. Gero Lasturrera joan ginen, XV. mendeko Plazaolako errotak bisitatzera. eraldatu aurretik burdinola modura erabili ziren. Bertan, ume zein nagusi, gure taloa egiten aritu ginen denbora batez, gero txistorra goxoaz jan genuelarik.

MENDARO ETA LASTURRERA IRTEERA2017-03-24T20:07:09+00:00

GASTEIZERAKO IRTEERA

Egindako bisita gidatuan, Katedral gotikoaren eraikuntzari buruzko ezagutzan sakondu ahal izan genuen. Vitoria-Gasteizko Santa Maria Katedralaren eraikuntza-faseak, mendeetan izan dituen arazoak, egin diren ikerketa-lan arkeologikoak eta arkitektonikoak eta etorkizuneko proiektuak azaldu zizkiguten”. Eraikina oso-osorik ikus i ahal izan genuen, zimenduetatik hasi eta hainbat mailetara arte, zimenduak indartzeko Katedralaren zoru berria eraikitzeko erabilitako hargintza-lanen bilakaera ere [...]

GASTEIZERAKO IRTEERA2017-03-24T20:07:19+00:00

ALGORRIETARAKO IBILALDIA (Zumaia)

Aurreko Ekainean Zumaiako baliabide naturalen interpretazio zentrora, Algorrira, irteera antolatu genuen. Erakusketaren bisitan zehar  zentroko monitoreek Zumaiako ekosistemak azaldu zituzten.  Erakutsitako fosilak zein Flyscharen itsaslabar ikusgarriak deitu zuten bereziki gure arreta.Geruza  bigun (batez ere margak) eta gogorrak (kareharriak gehien bat) txandakatu egiten ziren. Horrez gain,  garai geologiko desberdineko lekuak ikusi genituen. Horrez gain, geruza asko [...]

ALGORRIETARAKO IBILALDIA (Zumaia)2017-03-24T20:07:30+00:00

IRAKASLEGOA SENTSIBILIZATZEKO HITZALDIAK

2013-2014 Ikasturteko azken hiruhilabetean zehar Euskal komunitateko hamar ikastetxetara joan gara adimen intelektual handiko ikasleei buruz aritzeko. Parte hartzaileen balorazioa orokorrean oso positiboa izan da. Hitzaldien ostean, haietariko askok onartu dute ikasle-talde honi buruz zuten ikusteko era aldatu dutela, eta laguntza espezifikoaren beharraz kontzientziatuago daudela.

IRAKASLEGOA SENTSIBILIZATZEKO HITZALDIAK2017-03-24T20:07:46+00:00