EAEko Hezkuntza Sailak 2012ko apirilean aurkeztutako Plan Estrategikoaren arabera, aniztasunak hainbat motatako erantzunak behar ditu, erantzun orokorrak eta, aldi berean, erantzun propioak, ikasle guztiek beren gaitasunak garatzeko eta DENEK eskola arrakasta zein norbanakoaren arrakasta lortzeko.

Hezkuntzaren inklusio-ikuspegiaren asmoetako bat da bide berritzaile eta ordezkoak jorratzea eskolako praktikak eraldatzeko, eta hala, ikasle guztien bai eta adimen gaitasun handia dutenen hezkuntza premiei erantzuteko. Lan hau burutzeko abiapuntua da irakasleen esperientzia, lan kooperatiboa eta hezkuntza-eragile guztien lankidetza.

Beraz, Hezkuntza sistemak arreta berezia eskaini behar die adimen gaitasun handiak izateagatik hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei. Arreta horrek ikastetxeei hobetzen eta gure gizarteari etorkizunean aurrera egiten lagunduko die.

Plan hau jaio da gure erkidegoan eta gure eskoletan dauden talentuak garatzeko asmoz.

Artxibo erlazionatuak

 Deskargatu pdf-a

[13.880,41 kb.]