Jarduerak

/Jarduerak

Ataungo Irteera

Aupatuzen 2016ko irailak 18ko irteera. Ataungo San Martin auzotik irtenda, ibilbide bat egin genuen eta bertan, lamia, basajaun eta sorginei buruzko istorioak kontatu zizkiguten, Aita Barandiaranek jasotakoaren arabera. San Gregorio auzora iritsi ginen. Bertan Barandiaranen jaiotetxea, bere azken urteetako etxea ets museoa ikusi genituen. Baita errota ere. Guzti hau naturaz inguratutako paisaia ederren artean. [...]

Ataungo Irteera2017-03-24T19:41:19+00:00

ARDITURRIKO MEATEGIRA IRTEERA (OIARTZUN)

Aiako Harria Parke Naturaleko sarbideetako batean, mendigunearen baldintza geologikoen pean kokatzen da Arditurriko meatze gunea. Erabateko meatze-paisaia eskaintzen du, oraindik ikusgai baitira hala nola zerura irekitako harrobiak, esterilen zabortegiak, plano inklinatu eta lur-berdinketak, meatze-sarrerak, ustiapen garaiko eraikinak eta baita garai batean minerala Pasaiako portura eramateko erabiltzen zen trenbide zaharraren bidea ere, gaur egun bidegorri bilakatua. [...]

ARDITURRIKO MEATEGIRA IRTEERA (OIARTZUN)2017-03-24T19:58:33+00:00

FORMAKUNTZA-IKASTAROAK

Adimen gaitasun haundiko aurren detekzio eta harretari buruzko ikastaro berria. 2 modulu: Detekzioa I: 4 ordu (2 egun, bakoitzean 2 ordu) Esku-Hartzea I: 6 ordu (3 egun, bakoitzean 2 ordu) Irakasle klaustroei zuzendua. Kasu praktikoen azterketa ere lantzen du. Alderdi emozionalari garrantzi berezia. + info: aupatuz@gmail.com

FORMAKUNTZA-IKASTAROAK2017-03-24T20:06:16+00:00

MENDARO ETA LASTURRERA IRTEERA

Mendaron 1850. urtean egindako txokolate lantegia bisitatu genuen. Gaur egun orduko errota bera erabiltzen jarraitzen duen familia berarena da, edateko txokolatea egiteko. Gero Lasturrera joan ginen, XV. mendeko Plazaolako errotak bisitatzera. eraldatu aurretik burdinola modura erabili ziren. Bertan, ume zein nagusi, gure taloa egiten aritu ginen denbora batez, gero txistorra goxoaz jan genuelarik.

MENDARO ETA LASTURRERA IRTEERA2017-03-24T20:07:09+00:00

GASTEIZERAKO IRTEERA

Egindako bisita gidatuan, Katedral gotikoaren eraikuntzari buruzko ezagutzan sakondu ahal izan genuen. Vitoria-Gasteizko Santa Maria Katedralaren eraikuntza-faseak, mendeetan izan dituen arazoak, egin diren ikerketa-lan arkeologikoak eta arkitektonikoak eta etorkizuneko proiektuak azaldu zizkiguten”. Eraikina oso-osorik ikus i ahal izan genuen, zimenduetatik hasi eta hainbat mailetara arte, zimenduak indartzeko Katedralaren zoru berria eraikitzeko erabilitako hargintza-lanen bilakaera ere [...]

GASTEIZERAKO IRTEERA2017-03-24T20:07:19+00:00

ALGORRIETARAKO IBILALDIA (Zumaia)

Aurreko Ekainean Zumaiako baliabide naturalen interpretazio zentrora, Algorrira, irteera antolatu genuen. Erakusketaren bisitan zehar  zentroko monitoreek Zumaiako ekosistemak azaldu zituzten.  Erakutsitako fosilak zein Flyscharen itsaslabar ikusgarriak deitu zuten bereziki gure arreta.Geruza  bigun (batez ere margak) eta gogorrak (kareharriak gehien bat) txandakatu egiten ziren. Horrez gain,  garai geologiko desberdineko lekuak ikusi genituen. Horrez gain, geruza asko [...]

ALGORRIETARAKO IBILALDIA (Zumaia)2017-03-24T20:07:30+00:00

IRAKASLEGOA SENTSIBILIZATZEKO HITZALDIAK

2013-2014 Ikasturteko azken hiruhilabetean zehar Euskal komunitateko hamar ikastetxetara joan gara adimen intelektual handiko ikasleei buruz aritzeko. Parte hartzaileen balorazioa orokorrean oso positiboa izan da. Hitzaldien ostean, haietariko askok onartu dute ikasle-talde honi buruz zuten ikusteko era aldatu dutela, eta laguntza espezifikoaren beharraz kontzientziatuago daudela.

IRAKASLEGOA SENTSIBILIZATZEKO HITZALDIAK2017-03-24T20:07:46+00:00

MATEMATIKAK BURU GERAEZINENTZAT

Zientzia eta Teknologia Fakultateko Matematika Saileko Raul Ibañez irakasleak, EHU-UPVko  Kultura Zientifikoko Katedraren  laguntzaz eta BCAM Matematika Aplikatuen Euskal Zentroarekin batera, Aupatuzeko neska mutilentzako Matematika tailerrak antolatu ditu, 2013-2014 ikasturtearen azken hiruhilabetean zehar egin direlarik. Bigarren urtez antolatzen da tailer hau, gure umeen artean arrakasta nabarmena duelarik.

MATEMATIKAK BURU GERAEZINENTZAT2017-03-24T20:09:22+00:00

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies